MZT Kongresuko 2018ko edizioaren lexiko
terminologikoa materialen zientzia eta teknologiaren
arloko adituek eta UZEI Terminologia
eta Lexikografia Zentroko terminologia-profesionalek
lankidetzan landutako glosario terminologiko elebidun bat da,
terminoak euskaraz eta ingelesez ematen dituena.
Guztira 1.379 sarrera ditu, eta oraingoz definiziorik ez
ematea erabaki den arren, sarrera bakoitzak testuingurua
izeneko eremu bat du. Bertan kasuan kasuko terminoa erabiltzen
den MZT Kongresuaren 2018ko edizioko adibide bat erakusten da.
Terminoa testuinguruan ikusteko aukera izatea baliagarria da
kontzeptua eta terminoaren erabilera argitzeko.
Lexikoko sarrerak jakintza-arloen arabera sailkatuak
daude.
Gehiago Irakurri
Sailkapen horri
eremu-zuhaitz esaten zaio, eta kasu honetan kongresuan
erabilitako gai-sailkapenari berari egokitu zaio:
Materialen
prozesaketa
Karakterizazio-teknikak
Materialen
propietateak
Aplikazio eta
erabilera industrialak
Materialak eta
ingurumena
Simulazioa eta
modelizazioa
Lantaldea
Hona hemen proiektu honetan
UZEIrekin lankidetzan aritu diren 7 zentroen eta bertako 11
adituen izenak:
CEIT: Amaia Iza
eta Jose Mari Rodriguez Ibabe.
Leartiker:
Rikardo Hernandez.
Mondragon
Unibertsitatea, Goi Eskola Politeknikoa: Idoia Urrutibeaskoa.
Tecnalia: Pedro
Egizabal eta Maider Garcia De Cortazar.
Euskal Herriko
Unibertsitatea - Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia):
Faustino Mujika.
Euskal Herriko
Unibertsitatea – Polymat: Antxon Santamaria.
Euskal Herriko
Unibertsitatea – Zientzia eta Teknologia Fakultatea: J.M.
Campillo-Robles, Fernando Plazaola eta Nestor Etxebarria.
Nola kontsultatu?
Lexikoa kontsultagai dago kontsulta-aplikazioan
eta Euskaltermen.
Euskaltermen kontsultatu
ahal izatea oso interesgarria da, lexiko honetan jasota egon ez
arren MZT kongresuak lantzen dituen ezagutza-esparruetakoak
diren oinarrizko termino normalizatuak Euskaltermen kontsulta
baitaitezke. Gainera, Euskaltermen kontsultagai egoteak
irisgarritasun erraz eta zuzena bermatzen dio lexikoari eta,
ondorioz, hura erraz gizarteratzeko modua ematen du.
Zein ekarpen egiten die lexikoak
adituei?
Lexikoa
koherentea eta zuzena denez, adituen premiari erantzuten dio,
eta haiek oinarri gisa erabili ahal izango dute beren ekoizpen
errealean, denbora eta buruhausteak aurreztuz.
Era
berean, baliabide hau eskuragarri izatea baliagarria izango da
orain arteko ekoizpena orrazteko. Horrela, terminologiaren
konbergentzia eta, ondorioz, normalizazioa hobeto bermatuko da.
Hurrengo urratsak
Bai kontsulta-aplikazioko,
bai Euskaltermeko informazioa eguneratuz joango da eta, beraz,
proposamen terminologikoa eguneratuta mantenduko da.
Bestalde, proiektuaren
ondorengo helburua 2018ko argitalpeneko lexiko-muin hau
abiapuntu gisa hartuta hurrengo edizioetan sortuko diren
edukietatik termino berriak lantzea eta lexikoari gehitzea da.
Honela, baliabidea gero eta osatuagoa, sendoagoa eta
baliagarriagoa izango da.
Harremanetarako
Lan honi buruzko argibide
gehiago nahi izanez gero, mesedez idatzi posta elektronikoko
helbide honetara: barrate[abildua]uzei.eus.