MZT Kongresuko 2018ko edizioaren lexiko terminologikoa materialen zientzia eta teknologiaren arloko adituek eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroko terminologia-profesionalek lankidetzan landutako glosario terminologiko elebidun bat da, terminoak euskaraz eta ingelesez ematen dituena.

Guztira 1.379 sarrera ditu, eta oraingoz definiziorik ez ematea erabaki den arren, sarrera bakoitzak testuingurua izeneko eremu bat du. Bertan kasuan kasuko terminoa erabiltzen den MZT Kongresuaren 2018ko edizioko adibide bat erakusten da. Terminoa testuinguruan ikusteko aukera izatea baliagarria da kontzeptua eta terminoaren erabilera argitzeko.

Lexikoko sarrerak jakintza-arloen arabera sailkatuak daude. Gehiago Irakurri